Atletismoa

Olaztiko San Silvestrean Raul Audikana eta Maitane Vilariño gailendu ziren

Guaixe 2020ko urtarrilaren 10a

Sutegik antolatutako 18. San Silvestrean 111 korrikalarik parte hartu zuten

111 korrikalari inguruk parte hartu zuten Sutegi taldeak antolatutako 18. Olaztiko San Silvestrean. Ohikoa denez, 4 kategorietan jokatu ziren lasterketak, giro ederrean. 7 urte bitartekoen arteko lasterketan Jaliana, Markel Araña eta Lier Lopez de Goikoetxea gailendu ziren mutilen mailan, eta Maialen Aldabe, Iman eta Nora Luquin nesken mailan; 8 eta 11 urte bitarteko lasterketan Mikel Aldaz, Eneko Pinto eta Yusef izan ziren azkarrenak mutiletan eta Haizea Trevejo, Iria Castro eta Naroa Otxoaerrarte emakumezkoetan; 12 eta 15 urtekoen artean Ander Amezgarai, Ahsraf eta Haran Trevejo izan ziren azkarrenak mutiletan eta Maren Huegun, Mara Gomez eta Maddi Goya emakumezkoetan; azkenik, 16 urtetik gorako proba nagusian Raul Audikana, Eduardo Lezea eta Gorka Acebes gailendu ziren gizonezkoetan eta emakumezkoetan Maitane Vilariño, Miren Lezea eta Vanesa Galbete.