San Sebastian ermitan hitzordua

Guaixe 2020ko urt. 20a, 10:23
Olaztiarrak San Sebastian ermitan.

Gaur olaztiarrek Portuko kaleko ermitan hitzordua dute.

Olatzagutiko San Sebastian ermitak hilabeteko aurreneko larunbat arratsaldeetan meza hartzen du. Baina otsailaren 1era arte itxaron gabe astelehenean, San Sebastian egunez, zabalduko ditu ateak ermitak, Gaur. 12:00etan meza izanen da eta haren ondoren, 13:00etan, auzoko bizilagunek auzatea eskainiko dute. 17:00etan ermitan arrosarioa errezatuko dute eta hura despedituta, ermitako estalpean txokolatea eta erroskillak banatuko dituzte. San Sebastian eguna despeditzeko udalak auzatea eskainiko du 19:30ean, frontoian. Ohi bezala, ardoa eta gazta banatuko ditu.