San Sebastian salda

Guaixe 2020ko urt. 20a, 13:52

Gaurko hotz handiarekin, eguerdiko auzatean olaztiarrek ardoa baino salda nahiago izan dute. 

Portuko kaleko ermitak bere titularraren eguna, San Sebastian eguna, ospatzeko ateak zabaldu ditu eguerdian. Mezaren ondoren, ermitako estalpean auzotarrek auzatea eskaini dute. Txistorra, tortillak eta beste zeuden dastatzeko. Eta haiek bulkatzeko ardoa eta salda aukeran. Jendea poliki elkartu da eta hotz handiari aurre egiteko salda beroaren alde egin dute gehien-gehienek. Olatzagutiko San Sebastian ospakizunek arratsaldean izanen dute segida. Ermitan arrosarioa errezatuko dute 17:00etan ermitan eta, segituan, estalpean txokolatea eta erroskillak banatuko dituzte. Olaztiarrek San Sebastian eguna udalak eskainiko duen auzatearekin despedituko dute, 19:30ean, frontoian. Ardoa eta gazta dastatzeko aukera izanen da han.