Hilaren 22an, larunbatarekin, herri-ihoteak ospatuko dituzte olaztiarrek. Zamarraundiz edo zamartxikiz mozorrotzeko ezinbestekoa da ardi larruak bizkarrean janztea. Olatzagutiako Udalak zenbait larru ditu, herri-ihotean parte hartu nahi dutenen eskura jarriko dituenak. Haien premia duten 13 urtetik gorako olaztiarrek gaurtik hilaren 20ra bitartean udaletxetik pasa daitezke haiek jasotzera, beti ere, 10:00etatik 14:00etara. Larrua hartzen duenak 20 euroko fidantza pagatu beharko du.