Sute bat izan da Olaztiko basetxe batean, eta hogei ardi hil dira

Guaixe 2020ko ots. 21a, 10:34
Sute bat piztu da Olaztiko basetxe batean gaur goizaldean. @POLICIAFORAL_NA

300 bat ardi salbatu dituzte, eta erreskatean suhiltzaile bat arin zauritu da

Olaztiko basetxe batean sute bat piztu da gaur goizaldean eta 20 bat ardi hil dira. Suhitzaile bat arin zauritu da animaliak erreskatatzen, baina ez dira larriki zauritutakoak.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 02:20ak aldera Olaztitik gertu sute baten inguruan informatzen zuten deiak jasotzen hasi da SOS Nafarroa. Arkinaurrutiko bidean izan da sutea, Gobernuaren esanetan.

Altsasuko suhiltzaileak bertaratu dira eta ikusi dute basetxe baten ondoko etxola sutea piztu dela. Basetxean 120 bat ardi zeuden, baita 160 metro kubiko lasto. Ondorioz, Cordovillako eta Aguraingo suhiltzaile parkeari laguntza eskatu diote.

Sutea nabearen barruan sartu ez den arren, kearen ondorioz hogei bat ardi hil dira karbono monoxidoa arnastegatik. Besteak, ehun batek, salbatu dituzte.

05:30ak aldera sutea itzaltzea lortu dute eta gertaeraren ikerketa Foruzaingoaren esku gelditu da.