Ihoteak-Inauteriak 2020

Mozorroaldia hasi da

Guaixe 2020ko ots. 24a, 16:55

 Olatzagutiko ihote egutegia herri-inauteriak zabaldu zuen larunbatean. Herriko ihoteetako pertsonaiekin batera Guadalajarako Valdenuño Fernandezeko Paloteado eta Botargako kideak izan ziren.

Egutegia
Otsailak 25, asteartea. Haur-ihotea 
17:00etan, Haurrendako merendua eta Parranda Tutiplen animazioa, frontoian.

Otsailak 29, larunbata. Hiri-inauteria 
12:00etan Mozorro lehiaketarako izen ematea areto futboleko pistan. Ondoren, karrozen irteera. 
14:30ean Herri bazkaria, frontoian. 
17:00etatik 19:30era Los Pasai txaranga. 
19:00etatik 23:00etara Dantzaldia Dj Raiztirekin.
20:00etan Mozorro lehiaketako sari banaketa, dantzaldian.