Legez kanpoko isurketagatik salatuta

Guaixe 2020ko ots. 27a, 11:15
Bide bazterrean botatako zakuak eta Foruzaingoaren patruila.

Foruzaingoak, herritarren lankidetzari esker, enpresa arduraduna identifikatu du, Iruñekoa. Arrilegungo bidean, auntzetxerako bidean, Urkieta dermioan, bide bazterrean obra hondakineko 30 zaku utzi zituzten.

Iruñeko enpresa batek Olatzagutiko natura-ingurunean obra-hondakin bat isurtzeagatik salaketa jaso du. Olatzagutiko Udalari herritarrek jakinarazi zioten eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (batez ere, adreilu zementatuzko hondakinak) zituzten 30 zaku deskargatu zituztela ibilgailu batetik. Udalak horren berri Foruzaingoari jakinarazi zion eta Ingurumenaren Babeserako Brigadako agente espezializatuek legez kanpoko isurketa zela baieztatu zuen. Olaztiarrek emandako datuei esker, Iruñeko eraikuntza-enpresa bat identifikatu ahal izan zen isurketaren arduradun gisa.

Foruzaingotik azaldu dutenez, egoera larrigarria da isuria ingurune naturalean gertatu zela, Urkieta parajean dagoen bide batean. Agenteek arau-hausleari jakinarazi zioten enpresek kudeatzaile baimenduek izapidetu behar dituztela hondakinak, eta, beraz, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea hausteagatiko zehapen-espedientea hastea proposatuko da.