Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, hiru zerbitzu anitzetako peoi aukeratzeko prozedura abiarazi du. Hauta prozesua egin ondoren hiru langileek aldi baterako kontratu laborala izanen dute. Lanaldi osoan ariko dira, astegunetan, eta lan ordutegia zerbitzuaren beharretara egokitu beharko dute. E mailako soldata jasoko dute, gehi % 15eko osagarria, eta haren barruan egongo da aparteko pagen zati proportzionala. Horretaz aparte, Olatzagutiko Udalak probak gaindituko duten hautagaiekin lan poltsa osatuko du, suertatu daitezkeen balizko ordezkapenetarako.
Deialdira aurkeztu nahi dutenek adinez nagusiak izan behar dute, B1 gidabaimena, lehen mailako ikasketen ziurtagiriaren edo baliokidearen titulua, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribaturik eta Olatzagutian erroldatuta egotea, hiru hilabete lehenagotik gutxienez. Olatzagutiko Udalak deialdira aurkeztu nahi dutenek izena emateko instantzia ofiziala aurkeztu beharko dute, adierazitako dokumentazioarekin batera. Eskaerak ostiraleko 14:00ak arte jasoko dituzte udaletxean.