Olatzagutiko Gazte Asanbladako (OGA) kideak Maisuenea gaztetxearen 25. urteurrena ospatzekoak dira aurten. Baina COVID-19 gaitzak eragindako osasun larrialdiak bertan behera utzi ditu iragarrita zituzten bi musika emanaldia. Aurrena, martxoaren 20an egitekoa zen Maisutekno. Eta hurrena, OGAtik baieztatu berri berri digutena: maiatzaren 9an egitekoak ziren urteurren kontzertuak bertan behera utzi behar izan dituztela. Hala ere, OGAko kideek jakinari digutenez, udan hainbat ekintza antolatzen ahaleginduko dira.