Duela 25 urte...

Kanpamenduaren 25. urteurrena

Guaixe 2020ko api. 27a, 15:31

Koskobilo taldeak urtero kanpaldia egiten zuen agorrilean

Aste Santuan eta asteburuetan ere irteerak antolatzen zituen. Don Jabierrek bere herrian, Otanon, antolatu zuen aurreneko kanpaldia 1970ean. Hari, Baztarrikak hartu zion lekukoa. 10-12 begirale ari ziren lanean kanpaldia eta irteerak antolatzen. Gainera, mende laurdeneko bidea ospatzeko erakusketa bat antolatzeko asmoa zuten. Aste Santuan, apirilaren 21etik 23ra, Ozaetan egon ziren eta ongi pasa zuten.