Nafarroako Gobernuak berak sustatutako industrialdeetako lur-sailen salmenta prezioa mantentzea erabaki zuen atzoko bileran. Foru administrazioak sustatutako industrialde horien artean dago Olatzagutiako Arkinorruti industrialdea. Interesatuek metro karratu bakoitzeko 39,75 euro ordaindu beharko lituzkete. Kopuru horri BEZ-a gehitu behar zaio.