Musika eskolan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2020ko eka. 18a, 11:46
Olatzagutiako udaletxea.

Hilabete akaberara arte egin daiteke matrikula.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du heldu den ikasturtean herriko musika eskolan ikasi nahi duenak hilabete hau duela izena emateko. Horretarako interesatuek lehenik www.olazti.eus web orrian dagoen matrikula-orria bete behar dute. Hori egin ondoren olazti@olazti.com e-postara bidali beharko dute. Bestela, udaletxeko sarrerako buzoian sartu daiteke matrikula orria. Hilaren 30era arte egin daiteke matrikula. 

Olatzagutiko udal musika eskolaren eskaintza honakoa da: musika mugimendua (5 urtetik gora) eta musika hizkuntza, soinua, trikitixa, pianoa, gitarra, saxofoia eta tronboia.