Uda Olaztin

Guaixe 2020ko uzt. 7a, 13:11
'Babo Royal' ikuskizuna izanen da ostiralean Olaztin. GANSO&CIA

Antzerkia, magia, zinema eta zirkua izanen dira Olaztiko udaleko kultur egitarauaren osagaiak. Ostiralean, hilak 10, izanen da lehenengo emanaldia: Ganso&Cia konpainiaren 'Babo Royal' ikuskizuna. 

Ostiralean eta Olaztiko udako programazioari hasiera emateko Babo Royal ikuskizuna izanen da, 20:00etan, futbito pistan. Koronabirusak sortutako osasun krisialdiaren ondorioz, segurtasun neurriak bete beharko dira: edukiera mugatua izanen da eta pertsonen artean distantzia mantendu beharko da, 10 urtetik beherakoek pertsona heldu batekin joan beharko dute eta ardura izatea eskatzen dute udaletik. Babo Royal Ganso&Cia clown konpainaren kale antzerki bat da. Errege ero bat eta trobadore bitxi bat dira protagonistak, eta erreinuak 50 metro koadro ditu. Bertan dena da berezia. 

Ganso&Ciaren ikuskizuna udako egitarauaren lehenengoa izanen da, ostiral honetan, hilaren 10ean, 22:00ean, futbito pistan. 

UDAKO EGITARAUA
*Ordua eta tokia emanaldiaren aurretik jakinaraziko da
Abuztua

7, ostirala

  • Zinema

28, ostirala

  • El Que Ma Queda De Teatro konpainiaren Antipasti antzezlana 

Iraila

4, ostirala

  • Hutsun eta Ortzi taldeen txalaparta eta zirko Urbasa ikuskizuna

11, ostirala

  • Hodei Magoaren Harritzaren abilezia ikuskizuna

13, igandea

  • Hike teatro konpainiaren Sagartu dantza ikuskizuna

20, igandea

  • Yarleku konapiniaren Etxerik txikiena antzezlana