Nilsa enpresa publikoak Olatzagutiko ur-araztegiko lanak emateko deialdia egin du. Lan horien bidez, hondakin uren tratamendurako egungo instalazioaren eraberritze integrala egin nahi du Nilsak. Egungoaren ondoan beste planta bat eraikiko da. Enpresak jakinarazi duenez, obrak egiten diren bitartean, egungo instalazioa martxan egonen da. Baina araztegi berria lanean hastean gaur egun dagoena bota eginen da eta espazio horretan segurtasun- eta fintze-urmael bat eraikiko dituzte.
Lanen aurrekontua 2.058.728,64 eurokoa da (BEZ kanpo). Prozedura irekiaren bidez emanen dira lanak eta interesa duten enpresek beraien eskaintzak hilaren 27ko eguerdira arte aurkeztu ditzakete. Kalitate-prezio erlazio hobea duen eskaintzari emanen diote lana. Araztegi berria egiteko lanak urtebete izanen du enpresa hartzaileak.