Dermioko lau bide konponduko ditu udalak

Guaixe 2020ko uzt. 14a, 10:44
Iparberokiko bidetik Olatzagutiko ikuspegia.

Aldoiar, Kamiogaina, Isasia eta Iparberoki dermioetako bideetan konponketak eginen dira.

Ziordira doan bidearen zati bat asfaltatu zuen joan den urtean Olatzagutiko Udalak. Aurten ere, nekazaritza azpiegiturak hobetzeko asmoz, Olatzagutiko Udalak lau bidetan konponketak eginen ditu. Aldoiarko bidea zoru berria jarriko da, Kamioigainakoan ezpondak garbitu eta zorua berrituko da, Isasiakoan asfaltoa zabalduko da eta Iarberokiko bidean, azkenik, ezpondak garbitu eta bidearen zorua berrituko da. Lan horien balioa 69.908,44 eurokoa da (BEZ kanpo). Interesa duten enpresek beraien proposamenak larunbatera arte aurkeztu ditzakete. Udalak lanak kalitate eta prezio erlazio onena duen eskaintzari emanen dizkio lanak. Horiek hartzen dituen enpresak 22 egun izanen ditu haiek despeditzeko.