EGOKI LEIHOAK

"Lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu"

Guaixe 2020ko uzt. 21a, 23:11

Egoki enpresak urteak daramatza leihoen munduan. Olatzagutian dago lantegia eta Iruñean denda berritu dute.

Zure etxera egokitutako leihoak eskaintzen dItu Egokik.

 

Nola egin diozue aurre krisi honi zuen arloan?

Gure kasuan zortea izan dugu, obra garaiko hilabeteak izan dira eta derrigorrezko egunak soilik itxi behar izan ditugu. Kontran, Iruñean berritu berri dugun denda ezin izan genuen ireki. Etxeetan ere ezin izan gara sartu, beraz sektore hau bertan behera gelditu zaigu batez ere martxoa eta apirilean. Gaur egun, bi hilabete horien ondorioak nabaritzen ari gara, baina esan beharra dago sektore hau berriz mugitzen hasi dela eta pixkana gora goazela.

 

 

Zein mezu bidali nahi diezu zuen bezeroei?

Arduraz jokatzeko, baina ez beldurrez. Egokin, lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu, denon ardura baita prebentzio neurriak hartuz normaltasun egorara iritsi ahal izateko. Gure arloan, gure esku dauden prebentzio neurri guztiak hartzen ari gara, etxeetan neurriak hartzeko nahiz leihoak aldatzeko unean arazo guztiak ekiditeko.

 

Hemendik nola aterako gara?

Denon ardurarekin eta paniko egoerak ekiditzen.

 

Krisitik aukerak ere sortu dira sarritan. Zuen kasuan ere bai?

Gure arloan aurkerak ez dira sortu, baina berrikuntza proiektu berri bat martxan jarri dugu denda berriaren instalazioak aprobetxatuz. Lehio berriak aurkezten, kolore berriak, bezeroak bere etxea nola geldituko den aurreikusteko errealitate birtual txoko bat ere, etab…