Gosea egiteko antzerkia

Guaixe 2020ko abu. 27a, 11:44

El que ma queda de teatre Kataluniako konpainiaren Antipasti ikuskizuna izanen da bihar, ostirala, 19:30ean, Olaztiko kiroldegiko pistan. Eguraldi txarrarekin herriko frontoian izanen da. 

Antipasti janari furgoneta txiki baten izena da. Bi sukaldari berezi dira food truck berezi honen arduradunak: Mascarpone eta Pepino. Barazkiekin malabareak egiten dituzte, pizzekin orekak, magia janariarekin... Italiako musikarekin girotuta, bi sukaldari hauen lana ikuskizun bat bihurtzen da. Hala ere, menuen emaitza ez da beti espero dutena. El que ma queda de teatre 2001. urtean sortu zen Bartzelonan, eta istorio sortzaileak direla diote kideek. Antipasti antzezlana Olaztin izanen da bihar, abuztuak 28, ostirala, 19:30ean, kiroldegiko pistan. Eguraldi txarrarekin frotoian izanen da. Sarrera doan da, edukiera bete arte.