Mendi lasterketak

Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa ere, bertan behera

Guaixe 2020ko ira. 3a, 09:32

Sutegi elkarteak atzo hartu zuen proba bertan behera uzteko erabakia

Olaztiko San Migel festetako larunbatean jokatu ohi da Sutegi elkarteak antolatutako Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa. Aurten 14. edizioa izan behar zen, eta irailaren 26an zen jokatzekoa. Baina COVID-19 birusak sortutako egoeraren aurrean, Sutegi elkarteak proba bertan behera uztea erabaki zuen atzo, ez baitute argi Mendi Federazioak eskatutako protokolo guztiak betetzeko gai izango diren eta ez baitute korrikalarien, boluntarioen, antolatzaileen eta ikusleen osasuna arriskuan jarri nahi. Horrekin batera, babesle eta boluntarioei euren eskerrik onenak eman dizkie Sutegi elkarteak.