ANAI GAMBRA URIZ

"Urbasa musika eta akrobazia ikuskizun bat da"

Guaixe 2020ko ira. 4a, 11:19

Hutsun taldeak eta Ortzi Acosta artistak 'Urbasa' ikuskizuna eskainiko dute gaur, ostirala, 22:30ean, Olaztiko kultur etxean. Ohituren eta egunerokotasunaren arteko "talkaz" hitz egiten du, Anai Gambra Uriz Hutsun taldeko kideak azaldu duenez

Musika eta akrobazia ikuskizuna da Urbasa . Hutsun taldeak eta Ortzi Acosta artistak sortu eta interpretatzen dute. "Txalaparta da erabiltzen dugun musika tresna garrantzitsuena,baina beste musika elektroniko tresna bat ere erabiltzen dugu". Acostak "zirku kutsua" ematen dio eta antzerki "puxka" bat ere badu, Anai Gambra Uriz Hutsun taldeko kideak azaldu duen bezala. Gaur, ostirala, 22:30ean, Olaztiko kultur etxean izanen dira.

Erreportajea osorik, gaurko Guaixe astekarian.