Kultur 2020 Olaztira iritsiko da

Guaixe 2020ko ira. 10a, 11:32
Roland & Loop abestiak aurkeztuko du Roland Garces abeslariak. UTZITAKOA

Nafarroako Gobernuak antolatutako programaren barruan, Roland Garces abeslariak kontzertua eskainiko du larunbatean, irailak 12, 20:00etan, eskolako frontoian

Roland Garces abeslariari Roland & Loop Abestiak izenarekin ezagutzen zaio. Rock & roll musikatik dator, baina une honetan bira bat eman dut eta folka, countrya eta bluesa jorratzen ditu. Bereizgarri nagusienetarikoa, aldiz, musika estilo amerikarrak euskaraz abesten dituela da. Kultur 2020 programari esker Olaztin izanen da, etzi, hilak 12, larunbata, 20:00etan, eskolako frontoian. Eguraldi txarra eginez gero kultur etxean izanen da kontzertua. Sarrerak doan dira, baina edukiera mugatua.