Sagarraren dantzak

Guaixe 2020ko ira. 11a, 08:52
'Sagartu' ikuskizunaren une bat. UTZITAKOA

Oinkari dantza taldeak eta Hika teatro konpainiak elkarrekin egindako 'Sagartu' diziplina anitzeko ikuskizuna izanen da etzi, irailak 13, igandea, 18:00etan, Olaztiko Erburua kiroldegian

Sagarrak paradisuko garaietatik gaur egun arte izan duen esanahiak plazaratu dituzte Oinkari dantza taldeak eta Hika teatro konpainiak Sagartu ikuskizunean. Umorea, alaitasuna eta mugimendua dira lanaren elementu bereizgarriak. Zuzeneko musika, antzerkia eta dantza uztartzen dira. Igandean, hilak 13, 18:00etan, Olaztiko Erburua kiroldegian emanaldia eginen dute. Sarrerak doan dira eta gonbidapenak udaletxean har daitezke.