'Lurpean-Lur azpian' erakusketa gaur mustuko da

Guaixe 2020ko urr. 1a, 12:20
XX. mendeko 70eko hamarkadan egindkao indusketetako bat.

Liburutegian izanen da ikusgai gaurtik hilaren 15era arte, 16:30etik 20:30era. Nafarroan 1936ko estatu kolpearen ondorioz hildakoak hobietatik ateratzeko prozesua gogoratzen du erakusketak.

Nafarroako Oroimenaren Institutuaren erakusketa hamabost egunez Olatzagutiko liburutegian ikusgai izanen da. Erakusketak Nafarroako Erriberan fusilamendu faxisten biktimen gorpuak zeuden hobi komunetatik ateratzeko prozesua gogorarazten du. Hura bisitatzen duenak Nafarroako herri askotan eraikitako panteoi errepublikanoetako batzorde kudeatzaileen, hobitik ateratzeen, hileten eta ehorzketen antolamenduari buruzko dokumentu eta testigantza grafikoak ezagutzeko aukera izanen du. Erakusketaren osagarri gisa Javier Liñeraren Barro rojo antzezlana ikusi ahal izango da kultur etxean lastailaren 30ean.