Gizonezko baten bilaketari berrekin diote

Guaixe 2020ko urr. 7a, 10:40
Atzo bilaketan aritu ziren ibilgailuetako batzuk: Erreskate Tekniko Taldeko helikopteroa, foruzaingoko eta suhiltzaileen ibilgailuak.

Atzo arratsaldean hasitako bilaketari gaur berrekin diote.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean gizonezko baten bilaketa hasi zuten. Foruzainak txakurren eta dronen laguntzaz, Cordovillako eta Altsasuko parkeetako suhiltzaileak eta Erreskaterako Talde Teknikoko suhiltzaileen helikopteroa aritu ziren bilatzen, olaztiarrekin batera. Baina gaua sartzearekin bat bilaketari utzi behar izan zioten. Altzania aldean aritu ziren bilatzen. Gaur, 10:20ean, berrekin diote bilaketari.