Onik opatu dute bilatzen zeuden gizonezkoa

Guaixe 2020ko urr. 7a, 14:14
Foruzain bat dron baten laguntzaz aritu zen bilaketan atzo.

Badaezpada Nafaroako Ospitale Gunera eraman dute.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Olatzagutian bilatzen ari ziren gizonezkoa ongi dago. Urbasako Bioitza kanpinean agertu da. Zer gerta ere, gizonezkoa Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute. Haren desagertzearen berri atzo jaso zuten larrialdi zerbitzuek eta Altzania aldean zentratu zuten bilaketa Foruzainak, txakurren eta dronen laguntzaz, Cordovillako eta Altsasuko parkeetako suhiltzaileak eta Erreskaterako Talde Teknikoko suhiltzaileen helikopteroak, baita hainbat olaztiarrek. Gaua sartzearekin batera bertan behera gelditu zen bilaketa. Eta hari gaur 10:20ean berrekin diote.