Ikerketa lan bat izan zitekeen antzezlana

Guaixe 2020ko urr. 28a, 10:48

Javier Liñeraren 'Barro Rojo' antzezlana izanen da ostiralean, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean. Negarraren eta irriaren bidez, kontzentrazio esparru batean eta Francoren garaiko kartzeletan giltzapetu zuten homosexual baten istorioa kontatzen du. 

Europako kontzentrazio esparru batean eta Francoren kartzeletan bizitutako hainbat istorioa kontatzen ditu Barro Rojo antzezlanak. Javier Liñera aktoreak Amelia transformistaren papera egiten du, eta bere osabaren historia kontatzen du. Fikziozko historioa bat osatzen du, baina ikerketa lan bat izan zitekeen. Ostiralean, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. Sarrerak olazti.com webgunean eros daitezke, aldez aurretik 6 euroren truke. Lehiatilan 8 euroko prezioa izanen dute. 

Ostiralean erreportajea Guaixe Astekarian.