Osasun araudiengatik identifikatuta

Guaixe 2020ko azaroaren 2a

Iruñean kale edanean ari ziren gazteak identifikatzen. FORUZAINGOA

Herritarren errekerimenduari erantzunez joan ziren foruzainak.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 85 pertsona salatu ditu asteburu honetan COVID-19aren kontrako araudiarekin zerikusia duten ustezko arau-hausteengatik, bai legez kanpoko mugikortasunagatik bai osasun-araudiagatik. Foru poliziak jakinarazi duenez, larunbatean 17 patruila mobilizatu zituzten herritarren aglomerazioengatik errekerimenduei erantzuteko. Patruila haietako bat Olatzagutira joan zen eta lokal batean zeuden gazteak identifikatu zituen.