'Perdiendo el juicio' antzezlana Olaztin

Guaixe 2020ko aza. 5a, 11:11
'Perdiendo el juicio' antzezlanaren une bat. TDIFERENCIA

Tdiferenciaren lana izanen da bihar, ostirala, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean. Eraso sexisten eta bortxaketen epaiketen inguruko hausnarketa egiten du Maite Redin antzerkigilearen antzezlanak. 

Perdiendo el juicio Tdiferenciai antzerki taldearen tragikomedia musikal bat da. Maite Redinek sortu zuen eta legeetan agertzen den genero ikuspegia, trebakuntza falta, epaile matxistak, aurreiritziz betetako galdeketak eta bortxaketa bikitmen biktimizazio bikoitza gaiei buruz hitz egiten du.Umorearen, musikaren, maitasunaren, cabaretaren eta publikoarekiko gertutasunaren bidez hausnarketa bultzatu nahi du, leloetan eta egindako esaldietan erori gabe. Bihar, ostirala, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. Sarrerak Olaztiko udaleko webgunean eros daitezke.