Garraiolarien elkarteek eta garraioarekin lotutako beste eragileek hala eskatuta, Osasun Departamentuak industrialdeetan kokatutako 18 errepide-jatetxeri jantokiak irekitzeko aukera eman die. Orain arte, jatetxeak gauerdira arte eramateko janaria eskaintzeko aukera besterik ez zuten. Osasunbideak ordutegi berezitasun hori leku horietako ohiko bezeroaren berezitasunengatik hartu zuen, joanean dauden garraiolariak gehien bat.
Araudi aldaketarekin, 18 establezimendu horiek osasun neurri jakinak bete beharko dituzte. Hala, jatetxeetako jantokietan janaria emateko aukera izateaz aparte, jatetxeetako jantokietan kontsumitzeko aukera ere izanen da, betiere segurtasun- eta higiene-neurriak zaintzen badira. Ildo horretan, jankideen arteko 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da; nahitaezkoa izanen da maskara erabiltzea, elikagaiak edo edariak irensten direnean izan ezik, eta eskuen higienea zorrotz zaindu beharko da. Zerbitzu hori emateko baimena duten jatetxeen artean Olatzagutian dagoen Urbasa zerbitzugunea dago.