Olatzagutian alkate berria aukeratuta

Guaixe 2020ko aza. 26a, 11:15
Joseba Vizuete, gorriz.

EH Bilduko Joseba Vizuete Askargorta da udalaren aginte makila jaso duena

Hilaren aurreneko astetik Olatzagutiak alkate berria du: Joseba Vizuete Askargorta, Roberto Martinez Mendiari lekukoa hartu diona. Vizuete koalizioaren zerrendan bigarrena zen. Alkateak esan duenez, ardura berria “lan egiteko gogoekin” hartu du. “Hauteskunde programan jasotakoari eta egindako lanari segida ematea da asmoa”, azaldu duenez. EH Bilduk gehiengo osoa du Olatzagutiako Udalean sei zinegotzirekin, baina orain aulki bat hutsik dute. Horretaz galdetuta, Vizuetek azaldu du EH Bilduko zerrendako gainontzeko kideekin kontsultatuko dutela.