Bakarrizketa saioa

Guaixe 2020ko aza. 20a, 11:07
Oihan Vega 'EuskaƱolitis' ikuskizunean. UTZITAKOA

Etzi, igandea, 19:00etan, 'Euskañolitis' umorezko emanaldia izanen da Olaztiko kultur etxean

Gaur Euskaraldia hasiko da, eta ekimenaren harira, Olaztiko kultur etxeak Oihan Vegaren Euskañolitis bakarrizketa saioa antolatu du. Monologistak bi galdera planteatzen ditu: Nork daki euskaraz iraintzen eta eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara? Umorea eta sarkasmoa erabiliz euskararen erabileraren inguruko hausnaketa egitera gonbidatzen du. Musika eta ikusentzunezkoak ez dira faltako. Emanaldia igandean, azaroak 22, 19:00etan, izanen da, Olaztiko kultur etxean eta sarrerak Olaztiko Udalarena webgunean eros daitezke.