Bizitza eta rocanrol dosia

Guaixe 2020ko aza. 25a, 11:07
El Sevilla. UTZITAKOA

Mojinos Escozios taldearen abeslaria, 'El Sevilla', Olaztiko kultur etxean izanen da ostiralean, azaroaren 27an, 19:00etan, 'La vida es rocanrol' ikuskizunarekin. 

Miguel Angel Rodriguez Jimenez El Sevilla da, Mojinos Escozios taldeko abeslaria eta liderra. 2015. urtean bere ibilbide artistikoari buelta bat eman, eta bakarrizketak egiten hasi zen. Alderdi komiko horretatik sortu du El Sevillak La vida es rocanrol bakarrizketan. Ikuskizuna musika taldearekin kontzertu bat eman ondoren hasten da, eta arropa kentzen duen bitartean rock musikaria izatearen nondik norakoak kontatzen ditu. Ostiralean, azaroaren 27an, 19:00etan, Olaztiko kultur gunean, La vida es rocanrol ikuskizuna izanen da. Dagoeneko aretoa bete da.