Bi baso aprobetxamendu salduta

Guaixe 2020ko abe. 2a, 13:04
Baso aprobetxamendua kamioietan kargatzeko lekua egokitu du Olatzagutiko Udalak Urbasako portuan.

Salmentagatik udalak 107.262 euro eskuratu ditu.

Olatzagutiko Udalak, enkante bidez, bargan dauden bi baso aprobetxamendu saldu ditu. Biak Arpana Formacion Forestal SM enpresak erosi ditu. Bategatik 73.480 euro pagatu ditu eta besteagatik, berriz, 33.783 euro. Larrai eta Ezkinarbi dermioetan dago lote bat eta bestea Gerba eta Bargean. Bietatik ere pagoak aterako dituzte.