Flamenkoaren bidez sentsibilizatzeko

Guaixe 2020ko abe. 3a, 10:30

Gaur, 19:00etan, 'El sexto sentido' ikuskizuna izanen da Olaztiko kultur etxean. Genero indarkeria antzerkia, flamenkoa eta beste musika estilo batzuen bidez lantzen du antzezlanak. 

El sexto sentido antzezlanak Berdintasunarendako testuak azpititulua darama, izan ere, genero indarkeriaren bizipenetan aurkitzen diren sentimenduak azpimarratzen ditu. Genero indarkeriaren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin sortu zuen Teatro A2 konpainiak, eta horretarako, antzerkia eta musika erabiltzen dute, bereziki, flamenkoa. Antzezlana gaur, abenduaren 3an, osteguna, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. Sarrera gutxi batzuk gelditzen dira, eta Olaztiko Udalaren webgunean eros daitezke 3 eurotan; leihatilan bost euroko prezioa izanen dute.