Aldasoro harategia bigarrena Donostian

Guaixe 2020ko abe. 24a, 12:31
Joan den urtean txapelduna eta aurten bigarren izanda Aldasoro harategia.

25. Euskal Herriko Txistorra Txapelketa ateak itxita jokatu zen ostiralean.

Patxi Aldasoro Guajardok, Olatzagutiko Aldasoro harategiak, aurten ezin zuen Euskal Herriko Txistorra Txapelketan parte hartu. Joan den urtean lehen saria eskuratu zuenez, lehiaketako epaile lanetan aritzea zen bere egitekoa aurten. Baina COVID-19 guztia aldatu du, Azpeitiako txorizo lehiaketa ez da jokatu eta Ordiziako eta Nafarroako txistorrarenak ezta ere. Donostiakoa ateak itxita jokatzea erabaki zen, eta gastronomia adituekin batera epaile lanetan aritu beharrean, Aldasorok lehiatzeko aukera izan zuen. Pandemiagatik ateak itxita jokatu zen lehiaketa Basque Culinary Centerren. Lehiaketaren berri Internet bidez eman zuten zuzenean. 

Harakin olaztiarra 25. Euskal Herriko Txistorra Lehiaketan bigarren gelditu zen. 23 parte-hartzaile izan zituen lehiaketak eta txapela Orioko Kepa Loidik eskuratu zuen. Podiuma Tuterako Francisco Javier Aguadok osatu zuen. Hala erabaki zuten epaimahaia osatu zuten Elena Arzakek, Pedro Subijanak, Xabier Zabaletak, Amaia Ortuzarrek eta Joxe Mari Aizegak. 

Aldasoro harategiaren palmaresa

Txistorrarekin lortutako sariak

2001eko Nafarroako Lehiaketan 1.

2001eko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 1.
2003ko Sakanako txapelketan 3.
2003ko Ordiziako Euskal Herriko lehiaketan 4.
2003ko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 2.

2005eko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 2.

2006ko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 1.
2007ko Ordiziako Euskal Herriko Lehiaketan 4.
2008ko Nafarroako Lehiaketan 2.

2009ko Nafarroako Lehiaketan 1.
2012ko Nafarroako Lehiaketan 3.
2016ko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 1.
2017ko Ordiziako Euskal Herriko Lehiaketan 5.
2018ko Ordiziako Euskal Herriko Lehiaketan 3.
2019ko Nafarroako Lehiaketan 3.

2019ko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 1.

2020ko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 2.

Txorizoarekin lortutako sariak 
2006an X. Bilbo Hiria Etxeko Txorizoen Lehiaketan finalista.
2017ko Azpeitiko V. Euskal Herriko Lehiaketan 4.
2018ko Azpeitiko VI. Euskal Herriko Lehiaketan 3.
2019ko Azpeitiko VII. Euskal Herriko Lehiaketan 2.