Enrique Villarreal musikariaren biografia pantaila handian

Guaixe 2021ko urt. 14a, 10:18

'El Drogas' dokumentalaren emanaldia izanen da igandean, hilaren 17an, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean. 

Enrique Villarreal El Drogas rock musikariaren bizitzaren alderdi guztiak islatzen ditu El Drogas dokumentalak. Bertan, musikariaren adierazpenak, artxiboko materiala, kontzertuen irudiak eta lagunen elkarrizketa uztartzen dira; besteak beste, Rosendo Mercado, Fito Cabrales, Christina Rosenving, Carlos Tarque, Kutxi Romero, Gorka Urbizu, Javier Gallego kazetaria eta abar. Bere biografian ezin falta Mamen Irujo musikariaren emaztea, Gari eta Araia seme-alabak eta Marino Goñi edo Jose Landa lagunak. Natxo Leuza da dokumentalaren zuzendaria. Gidoia Leuzak eta Alex Garcia de Bikuñak sortu dute.

Igandean, urtarrilaren 17an, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean film dokumentalaren proiekzioa eginen dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude Olaztiko udalaren webgunean eta 3 euroko prezioa dute aurretik erosita eta 3,5 euro egunean bertan. 

Filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta harrera ona izaten ari da. Festival DocuRock-en sarietan Urrezko Pua jaso zuen, eta larunbatean, hilaren 16an, Forqué sariak banatuko dira Madrilen, eta El Drogas dokumentala luzemetrai dokumental hoberenaren atalean izendatuta dago.