San Sebastianen ez da topaketarik izanen

Guaixe 2021ko urt. 20a, 09:52
Gaur ez dituzte San Sebastian ermitako ateak zabalduko. Artxiboa.

San Sebastianen omenezko ospakizunik ez da izanen.

Olatzagutiako San Sebastian ermitak gaur ez ditu ateak zabalduko, eta beraz ez da mezarik izanen. Goienkaleko ermita txikia denez, COVID-19 gaitza ez zabaltzeko jende pilaketarik ezin du hartu eta apaizak sainduaren omenezko elizkizuna igandean elizan eginen den mezarako atzeratzea erabaki du. Beraz, gaur eguerdian ez da ez mezarik ezta ondorengo auzaterik izanen. Bizilagunek biltzeko aukera bat galdu dute beraz. Arratsaldeko errosariorik ere ez da izanen 17:00etan. Ezta ondorengo txokolate eta erroskilla banaketarik ermitan, ez iluntzeko auzatea frontoian. COVID-19a ez zabaltzeko araudiari segituz, Olatzagutiako Udalak bertan behera utzi du guztia.