Magia ikuskizuna Olaztin

Guaixe 2021ko urt. 21a, 10:03

Larunbatean, hilaren 23an, 19:00etan, Toni Bright mentalistaren 'Volver a creer. Magia de la mente' ikuskizuna izanen da Olaztiko kultur etxean

Toni Bright admineko magorik onenetarikoa eta ospetsuenetako bat da. Volver a creer ikuskizunean mentalistak psikologia, trebetasun sozialak eta sugestioa menderatzen dituen, saio ziragarrria eginez. Magia emanaldia etzi, larunbata, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean, izanen da. Sarreren prezioa aldez aurretik 6 eurokoa da eta lehiatilan egunean bertan 8 eurokoa. Olaztiko Udaleko Kultur zerbitzuak sarrerak Internet bidez erostea gomendatzen du. 

Hobariak
Urtarrilaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean onartuak geratu ziren Olaztiko kultur etxeko emanaldietarako tasak eta prezioak. Bertan arautu da, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenpertsonek gonbidapenak eskatzeko ahalmena, eta langabetuek, ikasleek eta familia ugariek %25eko hobaria izatea sarreren eta abonamenduen prezioan. Kasu honetan, aldez aurretik erosi beharko dituzte sarrera eta egoera egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.