Txotxongiloen kontzertua

Guaixe 2021ko urt. 27a, 10:06

Igandean, urtarrilaren 31n, 17:00etan, Lanananaranja konpainiaren Kontukantari ikusizuna izanen da Olaztiko kultur etxean. 

Kontukantari musika ikuskizuna euskarazko haurrendako hamar abesti biltzen dituen kontzertu bat da. Baina, kasu honetan, musikariak txotxongiloak dira. Txiki Txikia, Txakur bat, Kanuto, Txan Txibir, Ran Rober Ran, Sorgina Pirulina, Baga Biga HIga, Ixil Ixili, Itxasontzi baten, Ez goaz lanera eta Gora ta gora beti abestia ezagunak interpretatuko ditzute. Igandean, urtarrilak 31n, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean, haur garaiko abestiak ukitu berezi batekin entzuteko aukera izanen da.