Udalak lantegia saltzeko enkantea deitu du

Guaixe 2021ko ots. 4a, 10:03
Olatzagutia Urbasako portutik.

Altzanian eta Basabean dagoen baso aprobetxamenduan interesatuek eskaintzak otsailaren 11ra arte aurkeztu ditzakete.

Sagarminsaroi, Muskilin, Lesundegi eta Kintanatxikin dauden lantegiak enkante bakar bidez saldu nahi ditu Olatzagutiko Udalak. Guztira 1.013, 4 metro kubiko duten pago, Amerikako haritz eta bertako haritzaz osatutako lantegia da eta harengatik udalak, gutxienez, 17.552,38 euro (BEZ kanpo) eskatzen ditu. Lantegia eskuratzen interesa dutenek beraien proposamenak Olatzagutiko udaletxean aurkeztu beharko dituzte otsailaren 11rako.