Olatzagutiako Udalak jakinarazi duenez, aurten herrian ez da Santa Agedarik eta inauteririk ospatuko. COVID-19 gaitzak eragindako osasun egoerak horretarako biderik ez duela ematen gaztigatu dute udaletik, eta zaintzeko deia egin dute. “Ulertzen dugu egoera zaila izaten ari dela, pandemia honek lehenaldia eta geroaldia markatu baititu gure bizitzetan. Hemendik gogoratu nahi ditugu pandemia honen erruz gure ondoan ez dauden pertsona guztiak”.
Aldi berean, udal arduradunek esan dutenez, “espero dugu egoera hau ahalik eta azkarren gainditzea eta hain normaltasun desiratura itzultzea, nahiz eta horretarako oraindik ahalegin txiki bat geratzen zaigun. Ziur hau guztia gertatzen denean gure herriko kaleak beteko ditugula, lehen bezala gozatzeko”. Olaztiarren ospakizunen egutegian bertan behera gelditu zen aurreneko data San Sebastian egunekoa izan zen, ilbeltzaren 20koa.