Gauzak ongi, Olatzagutiko kintak, txaranga lagun dutela, herrian barna eskean eta festa giroa zabaltzen ibiliko lirateke. Baina COVID-19 gaitzak eragindako egoera tamalgarriaren ondorioz, aurten Olatzagutian ez da kinto ospakizunik izanen. Hala erabaki dute udalarekin hitz egin ondoren. Joan den urtekoa 14 gaztez osatutako kintada bazen, aurten lau neskek besterik ez dute kintada osatzen: Nuria Alberdi Jimenez, Maitane Vilariño Mendinueta, Alea Orabengoa Caro eta Ainara Baztarrika Mazkiaran. Heldu den urtean kintoak ospatzea posible balitz bi kintek ospatuko lukete.