Emakumeen Eguna 2021

Agenda morea martxorako

Guaixe 2021eko martxoaren 4a

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunean egindako bilkura. Artxiboa.

Martxoaren 8an Emakumeen Eguna dela eta, Olatzagutiko Udalak agenda berezia antolatu du, hilabete guztia hartuko duena. 

Egitaraua

  • Martxoak 6, larunbata
    • 19:00etan “Akelarre” filmaren emanaldia. Olatzagutiko kultur etxean. Sarrera aurretik 3 euro, leihatilan 3,5. Olatzagutiko Udala. 
      Rostegui epaileak gazte errugabe batzuk atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Arrazoia? Euskaraz abesten eta basoan dantzatzen ikusi zituztela. Zertan ari ziren? Dibertitzen ala deabruari deitzen?
  • Martxoak 8, astelehena
    • 19:00etan Kontzentrazioa, Olatzagutiko Intsumisio plazan. Olaztiko Gazte Asanblada. 
  • Martxoak 13, larunbata
    • 19:00etan “Estoy rara” ikuskizuna. Las Raras. Olatzagutiko kultur etxean. 6 euro aurretik, 8 leihatilan. Olatzagutiko Udala.
      Umore beltzez betetako ikuskizun komikoa da. Bizi garen munduaren parodia, ahaldundu baino kexatu nahiago duen gizartea irudikatzen duen ispilua. “Estoy Rara” fenomeno birala da sareetan.
  • Martxoak 15, astelehena
    • 19:00etan "Tiempo y sostenibilidad de las vidas: una reflexión entorno al cuidado, el empleo y la participación sociopolítica" hitzaldia. Hizlaria: Marina Sagastizabal, "La triple presencia" liburuaren egilea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Gonbidapenak udaletxean eta www.olazti.com. Olatzagutiko Udala. 
  • Martxoak 21, igandea
    • 10:00etan VIII. Lilasterketa, oinezko martxa Ziorditik Irurtzunera. Aipatutako orduan autobus geltokian. Bakoitzak bakarrik bere herriko zatia egitea gomendatzen da. Mank eta Altsasuko Udala. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: 948 564 823 edo 628 328 593 telefonoetara hots eginez edo berdintasuna@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatziz. 
  • Martxoaren 22tik 25era
    • 16:30etik 20:30era Palestinako emakume errefuxiatuak erakusketa Olatzagutiko liburutegian. UNRWAren erakusketa. Mank eta Olatzagutiko Udala.