Las Raras fenomeno birala Olaztin

Guaixe 2021ko mar. 10a, 10:11

Las Raras umore bikotea. UTZITAKOA

Umore bikoteak 'Estoy rara' ikuskizuna eginen du larunbatean, martxoak 13, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean. 

Las raras umore bikotea 2015. urtean sortu zen. Paloma Jimenez Madrilera joan zen eta Crucigramas antzerkiarekin arrakasta handia lortu zuen. Madrilen Angela Conde ezagutu zuen eta elkarrekin Las Raras taldea osatzea erabaki zuten. Josue Turnez errealizadoreak Estoy Rara esketxa grabatzea proposatu zien, eta oso denbora gutxian birala bihurtu zen. Kapitulu gehiago grabatzea erabaki zuten eta, orain, Remedios eta Angustias lagunen istorioak antzokietan kontatzen dituzte ere. Larunbatean, hilaren 13an, 19:00etan, Las Raras Olaztiko kultur etxean egonen dira. Alde aurretiko sarrerek 6 euroko prezioa dute eta egunean bertan 8 euro. Olaztiko udaleko webgunean eros daitezke.