Festaz festa pailazoekin

Guaixe 2021ko mar. 17a, 19:15
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak. UTZITAKOA

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen 'Bart ote nintzen ni?' ikuskizuna izanen da igandean, martxoaren 21ean, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean. 

Antzokitik atera gabe Txirri, Mirri eta Txiribitonek Euskal Herriko festetatik bidaia eginen dute Bart non ote nintzen ni? ikuskizunean. Festetan bizitzen diren hainbat egoera gogoraraziko dituzte, bai onak bai txarrak; betiere umorearekin. Txirri, Mirri eta Txiribiton "seniorren" ikuskizunak eta esketxak urtez egin ondoren, Bart non ote nintzen ni? pailazo "gazteen" lehenengo ikuskizuna da, konfinamenduaren garaian sortutakoa. Festak ez dauden garai honetan, festekin "mugitzeko" aukera ezin hobea. Igandean, martxoaren 21ean, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean egonen dira. Sarrerak Olaztiko Udaleko webgunean eros daitezke aldez aurretik 3 eurotan eta egunean bertan 3,5 eurotan. 

Ostiralean Txirri, Mirri eta Txiribitonen inguruko erreportajea Guaixe Astekarian.