Ipuin kontaketa musikatua Olaztin

Guaixe 2021ko api. 15a, 09:46

Igandean, apirilaren 18an, 17:00etan, 'Basoko sekretuak' haurrendako ikuskizuna izanen da, Olaztiko kultur etxean. 

Amaia Elizgoyen eta Irati Celestino Ameli eta Xirrikituen jostunek konpainiako kideak dira, eta biek Basoko sekretuak ipuin kontaketa egiten dute. Baina ipuin kontaketa berezia da: herri abestiak erabiltzen dituzte basoan gertatzen diren istorioak eta animaliak aurkezteko. Eserlekutik basoaren sentitzea, bizitzea eta maitatzea ahalbidetzen du lanak. Apirilaren 18an, igandean, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. 4 eta 10 urteko haurrendako gomendatuta dago. Sarrerak aldez aurretik erosita 3 euroko prezioa dute, eta egunean bertan 3,5 euro. Olaztiko Udaleko webgunean eros daitezke.