Udalak herri larreen aprobetxamenduak enkante publiko bidez emanen ditu

Guaixe 2021ko mai. 6a, 11:09
Olatzagutiko ikuspegia Sasarteko bidetik. Artxiboa.

Eskaerak egiteko epea bihar zabalduko da eta maiatzaren 17ra arte egonen da zabalik. 

OIatzagutiko Udalak erabaki du herri larreen aprobetxamendua emateko prozedura hastea. Horretarako, olaztiarrendako zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduaren modalitatea erabiliko du. Deialdian interesa dutenek eta Olatzagutiko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen dituzten bizilagunek beraien eskaerak maiatzaren 17ra arte aurkez ditzakete. Aurretik, 2017ko martxoaren 30ean, beste aprobetxamendu batzuk eman zituen Olatzagutiko Udalak. Haiek bukatzen diren egun berean despedituko dira oraingo deialdian ematen direnak.