Udalak kisugile bat kontratatuko du

Guaixe 2021ko mai. 10a, 08:47
Olatzagutiko herriaren etxea.

Eskaerak hilaren 14ko 14:00ak arte aurkeztu daitezke udaletxeko erregistroan.

Olatzagutiko Udalak lehen mailako igeltsero ofizial bat kontratatzeko deialdia egin du. Kontratazioa aldi baterakoa izanen da, lan-araubidean, eta lanaldi osokoa, astelehenetik ostiralera. 6 hilabeterako kontratua izanen da, urte akabera arte luza daitekeena. Hautapen prozesua gainditzen duten pertsona guztiekin Olatzagutiko Udalak lan poltsa osatuko du, beti ere puntuazio ordenari zorrotz jarraituz.


Interesa dutenek 30 urte baino gehiago eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatua egon behar du. Olatzagutiko Udalaren deialdiari buruzko informazio gehiago nahi duenak Altsasuko Lan Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko du 948 562 754 telefonoaren bidez, edo udaletxera hots eginez 948 56 24 46 telefonora.