Dantza arratsaldea Olaztin

Guaixe 2021ko mai. 13a, 10:51
Tio Teronen Semeak dantza konpainia. UTZITAKOA

Ludotekako Dantza tailerraren emanaldia eta Tio Teronen Semeak konpainiaren 'Freshcool' ikuskizuna izanen dira maiatzaren 16an, igandean, 18:00etan, Erburua kiroldegian. 

Olaztiko Akelarre Ludotekako dantza tailerrak emanaldia eskainiko du igandean, maiatzaren 16an, 18:00etan, Erburua kiroldegian. Dantzari gazteak Irantzu Gonzalez Azpiroz dantzariaren eta dantza irakaslearen gidaritzapean aritu dira, eta igandean ikasitakoa erakutsiko dute. Luxuzko teloneroak izanen dituzte: Tio Teronen Semeak dantza konpainiaren Freshcool ikuskizuna. Konpainiak pop musikaren doinupean euskal dantza egiten du. Aldez aurretik sarrerak 3 eurotan eros daitezke, eta egunean bertan 3,5 eurotan.