Futbola

Vilariñoren Osasunak garaipena lortu zuen baina Alaves taldea izan da lehen mailara igo dena

Guaixe 2021ko mai. 31a, 12:20

Osasunak 1 eta 5 hartu zuen mendean Racing Feminas taldea, baina Alavesek Atletico de Madrid taldeari irabazi zionez talde arabarra izan da lehen mailara igo dena

Pena, baina ezinezkoa izan zen. Atzo goizean Alaves taldeak Atletico de Madrid B taldeari 0 eta 2 irabazi zion Madriden eta talde arabarrak automatikoki 1. mailara igotzea lortu zuen. Osasunak Racingen kontra jokatu zuen 1 eta 5 irabazi zuten gorritxoek, baina soilik sailkapeneko lehen postuan sailkatutako taldea igotzen zen 1. mailara, eta Alaves taldetik puntu eskas batera sailkatuta bidean geratu da Osasuna, eta emakumezkoen futboleko Iberdrola Erronka 2. mailan jarraituko du. 

Triste, baina egindako lanarekin harro zeuden Osasuna taldeko jokalariak, tartean Maitane Vilariño. “Saiatu gara, baina ezinezkoa izan da. Guk dugun guztia eman dugu eta alde horretatik harro gaude” zioen jokalari olaztiarrak.