La Vasco Navarra-ko hitzarmen "duin" baten aldeko manifestazioa

Guaixe 2021ko eka. 1a, 11:48
Lan hitzarmen duina eskatuz elkarretaratzeak egin dituzte aurretik ere La Vasco Navarran. @AUXPOA

Olaztiko enpresan lan hitzarmena negoziatzen ari dira, eta hitzarmenaren "duintasunaren" eta "prekarietatarekin amaitzeko" eskatzeko manifestazioa eginen dute ekainaren 5ean, 12:00etan, Olaztiko plazatik.

'Hitzarmen duin baten alde' manifestazioa eginen dute La Vasco Navarra-Albéniz Olaztiko enpresako langileek. Egunotan lan hitzarmena negoziatzen ari dira, eta eskakizunen artea "hitzarmen duina" eta "prekarietatearekin amaitzea" eskatzen dute. Enpresa Batzordea LABeko bi delegatuk, eta CCOO, ELA eta UGT sindikatuetako delegatu banak osatzen dute. Lan hitzarmeneko eskaerak aldarrikatzeko larunbatean, ekainaren 5ean, 12:00etan, manifestazioa deitu dute. Olaztiko plazatik aterako da, eta La Vasco Navarra fabrikara joanen dira. Manifestazioa LABek eta CCOOk deitzen dute.